We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.

Esperantza

by OLOR

/
  • Compact Disc (CD) + Digital Album

    Includes unlimited streaming of Esperantza via the free Bandcamp app, plus high-quality download in MP3, FLAC and more.
    ships out within 3 days
    Purchasable with gift card

      €8 EUR or more 

     

  • Streaming + Download

    Includes high-quality download in MP3, FLAC and more. Paying supporters also get unlimited streaming via the free Bandcamp app.
    Purchasable with gift card

      name your price

     

1.
Handiena 04:52
Dirua baino handiagoa Lurra baino handiagoa Beldurra baino handiagoa Gezurra baino handiagoa Esana utzi zuen Mariak, Ourenseko etxeko atarian Jaten ez duena, hil egingo da Esana utzi zuen Pedrok ere, Santoñako kartzelako atean Diruarekin amets egiten dutenekin ez fida Mina baino handiagoa Sumina baino handiagoa Beruna baino handiagoa Askatasuna baino handiagoa Diruarekin amets egiten duena, hil egingo da. Dirua baino handiagoa Lurra baino handiagoa Beldurra baino handiagoa Gezurra baino handiagoa Mina baino handiagoa Sumina baino handiagoa Beruna baino handiagoa Askatasuna baino
2.
Salerosketa 03:42
Ez dut ezer erosteko, ez daukat ezer saltzeko ezerezaren salerosketa izerdiz bustitzeko. Airez betetako ideiak, hutsunez betetako kutxak Ez dakigu bizitzen baina horrek ez digu bizitza saltzea eragozten. Salerosketaren berorik gabeko izerdia, usainik gabeko gorotza, kolorerik gabeko odola. Koloredun jendearen-odola, kolore gabekoen izerdi minik gabeko beroa, oinazearen zaporea. Ez dut ezer erosteko, ez daukat ezer saltzeko, baina Zer nahi duzu nigandik?
3.
Denak du konponbiderik heriotzak ezik. Esperantza, urrezko haria, gure denbora darama itsatsia. Ezer ez da betirako, noizbait da bukatuko. Etsipena hari ugerra da, mila zati txikitan hautsia. Zer egin oinazearekin? Soilik saltzerik balego, bizinahi apurren bat erosteko geroago. Ezer ez da betirako, heriotza ezik. Esperantza urrezko haria, mila zatitan hautsia, berreraikia. Ikus dezatela biziok nola transformatzen ditugun joan zirenak, hildakoak, borrokaren solaskide*.
4.
Sal 03:39
Urrun sentitzen zaitut, Sal. Gazia da zure azala, zure oroimena. Zer esan nahi diguzu, zer esan zenigun? Begiradak gurutzatu ditugu zuk, nik, Jamesek, Nataliek. Haur bat besterik ez zinen, edo agian hori baita ere. Begi ukabilkadak pantailan bektore eroak lez, gure diario txikietan idatzi zintugun. Norentzat izan zen zure azken hatsa? Harri xehezko bidean labana garratza. Ilunabarra lerro bat ez zen besterik, harri xehezko bidea labaz bustirik. Norentzat ote zen zure malko hura, atera ezin arren edan nahi nuena. Norentzat izan zen zure azken hatsa? Harri xehezko bidean labana garratza. Ilunabarra lerro bat ez zen besterik, harri xehezko bidea labaz bustirik.
5.
6.
Ahul gaude eta kolpeak biderkatzen dira. Jasotako bakoitzeko lurrean hamar bira. Zauriak irekitako zulotik gure zauriari begira. Behera begira gaudelarik erauntsiak gaitu lurreratzen, baina hegan hasi orduko hotzak ez digu utziko lorik hartzen. Aurrera begiratzeko adorearen bila, beldurra elkarrekin irensgarri dadila. Badakigu non dagoen gurpila, prest daukagu makila, paradisu sozialistan jango dizut arima.
7.
Gertaeraren, azken borrokaren, leherketaren, su garbitzailearen, ausardiaren, iraultzaren, garaitu ezinaren, garaipenaren zain nago oraindik. Suak beldurtzen nau, baina gaurkoan garrak ikusi nahi nituzke* Idoloak saltzen dizkigute, ta gu heroiak erosi nahian** Esku artean dudanari eutsi asmoz, ohartzeke zarata besterik ez dela. Adi entzun, hor ote dago Iraultzaren zarata, iraultza bera da
8.
Lloraba mi corazon, Le pregunte qué tenía Y me contestó diciendo: ¡Que ya no me conocía! A mi corazón llorá, Lo siento todos los días, No le pregunto qué tiene, Porque la curpita es mía. Eché sangre por la boca, Y yo nunca me pensaba, Que era de mi corazón , Que continuo la lloraba. Quien quiera bañarse en sangre, Que venga a mí y me lo diga, ¡Que mi corazón la llora, De puro pasar fatiga!
9.
Zerua ureZ 03:52
Zerua urez bete zen egunean, dena isolatua eta txikitua. Txoriak ito ziren soinu nazkagarrien artean. Barrurantz oihukatuz gelatinazko lainoak irensten bezala. Zerua urez bete zen egunean, pilotoek botoi guztiak aldi berean sakatzen zituzten. Baina zerua urez betea zen eta hegazkinek ezin igeri egin. Lehen tanta erori orduko, inor ez zegoen prest lurra zeru bilakatua baitzen. Zeru zitala, Igerileku totala, Arnasik ez, Zerua urez,

about

Publicado por Dê O Fora discos.

credits

released December 12, 2022

Musika 2019 eta 2021 artean konposatu eta grabatua Donostiako Inertzia estudioan, etxean.
Ahotsak, koroak eta azken konponketak 2021eko urtarrilean Shot! estudioan, Ander Barriusoren gidaritzapean (Elektrika Grabaketak) eta Iñaki Bengoaren noizbehinkako laguntzarekin.
Nahasketak urte bereko otsailean leku berean eta lagun berberekin.
Masterra: Jonan Ordorika (Mamia Estudioa).

Jokin Azpiazu Carballo: programazioak, laginak, teklatuak, ahotsak.
Maialen Belaustegi Lapeyra: zuzeneko irudiak
Ander Barriuso Muñoa: zuzeneko soinua

Trusty: letra eta ahotsak 10 aldiz kantuan.
Mursego: ahotsak Polos y peteneras de Alabama kantuan.

Diseinua eta argazkiak: Irune Jaio lavado.

Ideiak eta koordinazioa: De o Fora discos (Laura eta Fidel).

Abesti hauek posible izango lirateke hurrengoen ekarpenik gabe, baina ez lirateke horrelakoak izango: John Akomfrah, ATR, Manuel Balmaseda, Bap!!,John Coltrane, Crosta, Experiènce, Julio Kageta, Nomeansno, Radio Maria, RIP, Ripcord, Shellac, eta oroitzen ez ditudan beste hainbat. Bila itzazu horien arrastoak diskoan, bertan daude, ondo bilatuz gero.

Eskerrik beroenak goiko guztiei.
Daudenei, borrokaren solaskide.
Joan zirenei, borrokaren solaskide.

Mundu berria daramagu gure bihotzean

license

tags

about

OLOR Donostia San Sebastian, Spain

OLOR is a synths, sampler an lyrics/voices project by Jokin Azpiazu Carballo in Donostia, Spanish State.

contact / help

Contact OLOR

Streaming and
Download help

Report this album or account

If you like OLOR, you may also like: